XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bada or beste zer bat, esandako guztien bizi-indarra: Beti izan naz ni jakingurea.

Berezko jakingurea.

Ikusi eta ikasi, jakitearren; jakitearen atseginagaitik.

Edozein komentu eta lekutara doala, beingoan asiko jatzu bertako liburuak eta paperak aztertzen.

Bere joan-etorriak bide batez liburutegiren bati ikustaldia egiteko asmatzen ditu, Akesolo, beste eginkizunik ez badau, liburu artean aurkituko dozu.

Bere begiak edo irakurgaien baten josita, edo (autuan edo ixillik zerbaiten zain) apur bat gorantz eta urrinerantz zuzenduta eukiteko jokera dau (Idazlan guztiak, XXVII. orr.).

Beste ezaugarrietariko batzu askatasuna eta ausardia dira...

Bere eritzia eman eta egiaren alde egiteko askatasuna, pertsona, idazle eta etor daitezkeen nahigabeak kontutan izan gabe.

Hau kritikazko idazlan ugaritan nabari da.

Berak egia eta zuzentasuna ditu beti kontutan.

Askatasun eta ausardia hau militarren aurrean ere agertuko du.

Bi gertakari aipatuko ditut.

Lehen gerra-auzitegian gertatutakoaz haren hitzak agertu ditut; orain, berriz, Eusebio Erkiaga idazleak hain argi A. Leonen tolegabetasun eta bakuntasuna batetik eta A. Linoren zuhurtasun eta ausardia bestetik agertzen dituzten hitzak aipatuko ditut hitzez hitz:

Gerrate ostean, galtzaileak ez ei dau ezetariko eskubiderik.

Harako egunean, beste batzuekin, epaimahaikoen aurrera daroe.

Aita Leon alboan, laguna lagun zakidaz.

Botoidun eta ezpatadun epaileek egia osoa jakin gura.

Aita Leoni zutundu daitela dinotsoe.

Erantzuna bai ala ez, besterik ezin.

-Zu zeu, nazionalista vasco izan al zara?

Aita Leon gizajo haundiak, estu ta larri, erantzun motxa:

-Bai.

-Jesarri zaitez.

Hurrengo, Aita Lino jesarlekutik jagierazo dabe.

Itaune beron egin deutsoe.

Erantzunak, motxa behar dau izan.

Baina fraile horrek, eskuak eskapulariopean alkarganaturik, bare bare dino: